XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alimaliek, ordea, ezin zitzaketen haurrak ikus.

Zenbaitek entzuna zuen haurren berri, baina ez zuten sinesten inon egon zitezkenik.

Eta halere, hantxe zeuden, lehenik jolasten ikasi ez bazuten ordea ezin ikus zitzaketen.

Eta horretarako gaude gu, Txikitxook.

Gaur bitxi da Txikitxo batek haurren bat topatzea.

Halere, lehenengo Txikitxoek, haurrei esker ikasi zuten jolasten; eta beraiek besteei era berean, ia Txikitxo triste bat ere egon arte.

Baina egon badaude oraindik, bai alimale tristerik, bai haur tristerik ere.

Iratxoez besterik, ez dago tristura ezagutzen ez duenik, haiek denak baitakite jolasean.